XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

16. Propolia eta polena Erleak ezin du zirrikiturik ikusi erlazulo edo erlauntzan, eta somatuko balu ez luke atsedenik hartuko dena itxirik ikusi arte.

Modu berean ez da lasaituko, kolokan legokeen edozer gauza, gogor erantsi arte.

Argizariz betetzen duela pentsatuko du bateren batek, baina ez da horrela, propoli izeneko gai batez baizik.

Propolia, berniza bezalako gaia da eta erleek landare-begietatik biltzen dute.

Landare-begietan izaten dira ezkata edo hostotxoak estaltzeko, eguraldi txarretik babesteko eta onddoen erasoetatik defenditzeko.

Horietan izaten den produktua da propolia.

Erleek beren barailekin biltzen dute eta erlauntzara ekartzen.

Ondo dakigu erlazainok, izan ere, erlauntzako pieza guztiak propoliz kolatuta daudela eta joanaldi bakoitzean espatulaz baliatzen gara kaxa zabaldu ahal izateko.

Propolia dagoen tokian ez da onddorik izango, ezaugarri antimikotikoak bait ditu beste askoren artean.

Baditu ezaugarri antibakterianoak ere.

Azkenaldi honetan azaleko edozein gaixotasunetarako sendakari aparta ari omen da gertatzen eta eskaera izugarria dago.

Alemania aldeko enpresa farmazeutikoetara joaten da batipat hemengo produkzio eskasa.

Erleari propolia ekartzeko joera sortarazteko, tarte txikiz osatuta dagoen plastikozko sare bat ezartzen zaio (...).